Bizkaia Irratia – Entrevista a Heraclio Varona (Jurista de Bidesari)
Gizarteratzeagaz lotuta, prozesuak ezbardinak dira, batez be zigorraren arabera. Bidesarik espetxean egiten dau lan, baina baita espetxetik kanpo be. Hiru etxe daukiez, hiru bizitoki eta etxebizitza horreetan hirugarren graduan dagozan presoei laguntzen deutsie. “Espainiako espetxe sistema Europako gogorrenetarikoa da. Espetxera gehienak delitu txikiakaitik sartzen dira, delitu larriakaitik %14 baino ez” azaldu dau Bidesari alkarteko kideak.