Enpresa laguna izan

Konprometitutako enpresek funtsezko zeregina izan dezakete gizarteratze-prozesuetan. Zure enpresak gure misioa eta balioak partekatzen baditu, eta pertsona zaurgarrienen aldeko kezka baduzu, gurekin lankidetzan aritu eta aliantzak sortu ditzakezu proiektuak mantentzen eta hobetzen laguntzeko.

Honako modu hauetan lagundu dezakezu:

  • Dohaintza ekonomiko puntualak edo aldizkakoak egitea.
  • Dohaintza materialak egitea: altzariak, ekipamendu informatikoa edo teknologia.
  • Boluntariotzan parte hartzea.
  • Sentsibilizazio-jarduerak babestea.

Zure ekarpen ekonomikoek zerga-onurak dituzte; informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen: www.bizkaia.eus