Espetxe barneko programak

Bizkaia eta Arabako espetxeetan askatasunik gabe dauden pertsonei laguntzen diegu tailerrak, jarduerak eta orientazio psikologiko eta juridikoa eskainiz, gizarteratzeko prozesuak aktibatzeko helburuarekin:

Eraikiz

Eraikiz Programak zaurgarritasun-egoeran dauden eta askatasunaz gabetuta dauden pertsonei laguntzen die, haien osasuna, autonomia eta gizarteratzea sustatuz, espetxe barruan zein espetxetik kanpo. Taldeko eta banakako esku-hartzeen eta hezkuntza-irteeren bidez, bizikidetza eta askatasunean bizitzeko prestakuntza bultzatzen ditu, honako hauek indartuz: gaitasun pertsonalak, norberaren aldaketa-prozesuarekiko erantzukizuna eta inplikazioa, norberaren zaintza, eta baliabide sozial eta komunitarioetarako sarbidea.

Proiektu hau erakunde publiko eta pribatuen finantzaketari esker gauzatzen da: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Carmen Gandarias Fundazioa eta Antonio Menchaca Fundazioa.

Mugituz

Bizkaiko espetxean tailerrak, jarduerak eta kirola sustatzen dira denbora modu hezitzaile eta arduratsuan betetzeko, autonomia, ohitura osasungarriak eta susperraldi eta gizarteratze prozesuak bultzatuz.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker gauzatzen da.

Ekin

Proiektu honek aurrekontenplazio fasean dauden askatasunik gabe dauden pertsonak motibatzea du helburu, kirolaren eta osasunaren sustapenaren bidez, autonomia, ongizatea eta portaera-aldaketa lortzeko gaitasun pertsonal eta sozialak garatuz.

Asteburuetako irteera programatuak

Hilero asteburuko irteera hezitzaileak antolatzen dira, gizarteratzea eta elkarrizketan, errespetuan eta enpatian oinarritutako harremanak sustatzeko, askatasuneko bizitzarako prestaketa gisa, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmenean.

♿