Zer egiten dugu
Bidesarik EAEko askatasunik gabe dauden pertsonentzat eta gizarte-bazterkeriaren arriskuan daudenentzat programak garatzen ditu, haien garapen pertsonala, gaitasun sozioemozionalak eta gizarteratzea sustatzeko. Jarduera-ildoen artean daude mendekotasunen prebentzioa, justizia errestauratiboa, autonomiaren sustapena, zaintza soziosanitarioak, denboraren okupazio hezitzailea, gizarte-sentsibilizazioa eta sareko lana. Programak espetxe barruan, espetxetik kanpo, sentsibilizazioan eta erakundeen arteko lankidetzan garatzen dira.
Espetxe barneko programak
Bizkaia eta Arabako espetxeetan askatasunik gabe dauden pertsonei laguntzen diegu tailerrak, jarduerak eta orientazio psikologiko eta juridikoa eskainiz, gizarteratzeko prozesuak aktibatzeko helburuarekin:
Espetxetik kanpoko programak
EAEko espetxeetako barneko pertsonentzat eta gizarte-bazterkeriaren arriskuan daudenentzat intentsitate ertain eta handiko etxebizitza-sarea dugu, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala sustatzeko, autonomia pertsonala, komunitate-integrazioa eta zaintza soziosanitario espezifikoak bultzatuz.
Sensibilisazioa eta prebentzioa
Mendekotasunen eta arrisku-jokabideen prebentzioa lantzen dugu gazte eta helduentzako saioen bidez, erakunde eta ikastetxeetan, askatasunik gabe dauden pertsonen errealitatea ezagutarazteko eta gizartearen eta espetxearen arteko zubiak eraikitzeko.
Sareko lana
Sareko lanaren bidez, bizikidetza, inklusioa eta espetxe-errealitatearen inguruko gizarte-sentsibilizazioa sustatzen duten programak indartzen ditugu.