Askatasunerako eta osasunerako zubia
Bidesari elkartearen Eusten proiektua gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten eta familiaren edo gizartearen babesik ez duten pertsonei harrera egiteko eta laguntzeko sortu da.
Zer da Eusten?
Eusten ez da soilik ostatu bat; egoitza-baliabide bat da, arreta integrala eskaintzen duena, bai sodioedukatiboa, bai soziosanitarioa. Proiektuaren ardatza da:
- Gizarte-laguntza: euskarria, euspena eta laguntza izango da, eta, ahal den neurrian, beren gaitasunak eta trebetasunak zaintzea sustatuko da.
- Arreta soziosanitarioa: osasun-egoera guztietan oinarrizko eta beharrezko laguntzak emanez, eta osasun-zerbitzu komunitarioekin koordinatuta.
- Bizi-kalitate duina: beren osasun-premia espezifikoetara egokitutako bizi-kalitatea ematen zaie, eta batzuetan, azken bizi-fasean.
Lankidetza eta Sare Solidarioa
Bilboko harrera-etxe hori Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari esker egin daiteke.
Bidesarik bere beharrak babestuko dituen babes sozial edo familiarrik gabeko presoentzako igarobide gisa ireki zituen ateak, espetxeko hirugarren gradurako urrats gisa.